Esaera Zaharrak
Kapituluak 3:2-8
Elizen Arteko Biblia
2bizitza luze eta zoriontsua emango baitizute;
3ez itzazu gal ontasuna eta leialtasuna,eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan.
4Onespena eta harrera ona izango dituzuJainkoaren eta gizakien aldetik.
5Izan bihotzez Jaunarengan konfiantzaeta ez fio izan zeure adimenaz.
6Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan,eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.
7Ez jo zeure burua jakintsutzat;izan, ordea, begirune Jaunari eta ihes egin gaizkiari.
8Osasuna eta indarra izango dituzu gorputz osoan.