Esaera Zaharrak
Kapituluak 3:23-29
Elizen Arteko Biblia
23lasai jarraituko diozu bideari, behaztoparik egin gabe.
24Izu-ikararik gabe lotaratuko zara,oheratu eta gozo-gozo hartuko zaitu loak.
25Ez zaitu izutuko ustekabeko ikarak,ezta gaizkileengandik etor lekizukeen hondamenak ere.
26Alboan izango baituzu Jaunaeta tranpa guztietatik zainduko zure oinak.
27Ez ukatu mesederik behar duenari,zure esku baldin badago egitea.
28Behar duena baldin badaukazu, ez esan inori:«Zoaz eta itzuli, bihar emango dizut».
29Ez pentsatu gaizki egiterikzurekin lasai bizi den lagunari.