Esaera Zaharrak
Kapituluak 3:28-34
Elizen Arteko Biblia
28Behar duena baldin badaukazu, ez esan inori:«Zoaz eta itzuli, bihar emango dizut».
29Ez pentsatu gaizki egiterikzurekin lasai bizi den lagunari.
30Ez inorekin auzitan hasi arrazoirik gabe,berak ez badizu inolako kalterik egin.
31Ez zaitez indarkeria-zalearen inbidiaz bizi,ezta haren biderik hartu ere.
32Gorroto dio Jaunak maltzurrari,baina bere konfiantza ematen zuzenari;
33gaiztoaren etxea madarikatzen du Jaunaketa zintzoaren egoitza bedeinkatzen;
34harroputzei iseka egiten dieeta apal direnei babesa ematen.