Esaera Zaharrak
Kapituluak 3:7-13
Elizen Arteko Biblia
7Ez jo zeure burua jakintsutzat;izan, ordea, begirune Jaunari eta ihes egin gaizkiari.
8Osasuna eta indarra izango dituzu gorputz osoan.
9Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez,baita uzta guztien hasikinez ere,
10eta garauez beteko dira zure aletegiak,ardo berriz gainezka egingo dolareek.
11Ene seme, ez baztertu Jaunaren heziketa,ez haserretu zentzarazten bazaitu,
12maite duenari egiten baitio Jaunak agiraka,aitak seme kutunari bezalaxe.
13Zorionekoa zuhurtzia lortzen duena,zentzu ona bereganatzen duena.