13 Ez nuen, ez, maisuen esana entzun,ez nien jaramon egin irakasleei!
14 Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteeneanherri-batzar osoaren aurrean salatuta».
15 Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura.
16 Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura,kaleetan barrena zeure ubideetakoa?
17 Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei.
18 Bedeinkatua izan bedi zure iturria,zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin!
19 Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu.Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek,lilura zaitzala beti beraren amodioak!