11 Marimatraka da eta gizalegerik gabea,oinak etxean eduki ezin dituzten horietakoa;
12 nahiz plazan nahiz kalean,bazter guztietan dago zelatan.
13 Eta mutilari heldu, musuz josieta lotsagabeki esaten dio:
14 «Esker oneko oparia egin beharrean nengoen,eta gaur bete dut promesa.
15 Horregatik irten naiz zure bilazurekin egon nahian, eta aurkitu zaitut!
16 Estalkiz jantzi dut oheaEgiptoko lihoz egindako oihal koloretsuz,
17 logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.