6 Entzun, oso garrantzitsua da nire mezuaeta benetan zuzena esaten dizuedana.
7 Bai, egia da diotsuedana,higuingarri zait maltzurki hitz egitea.
8 Zuzenak dira nire hitz guztiak,bat ere ez oker edo maltzurrik.
9 Argiak dira guztiak, ulertzen dakienarentzateta errazak, jakitun denarentzat.
10 Onar ezazue nire heziketa, eta ez zilarra;ezaguera urre garbia baino lehen».
11 —Koralak baino hobea da jakinduria,gauzarik baliotsuena ere ez da haren pareko—.
12 «Nik, Jakinduriak, zuhurtasuna dut lagun,ezagumen eta bereizmen egokiak ditut neurekin.