1 Salomonen parabolac, Israelgo erregue Dabiden semearenac,
2 Çuhurciaren eta prestutasunaren jaquiteco;
3 Umotasunaren solasen ardiesteco, eta harceco irakasmenaren jaquitatea, çucembidea, juiamendua eta çucentasuna;
4 Xumeei emateco xothiltasuna, jaquitatea eta adimendua gazteei.
5 Adituz çuhurra çuhurragoturen da, eta adimendutsuac manatzen ikasico du.
6 Ohartuco dira parabolari eta arguitasunari, çuhurren erranei eta hequien asmacariei.
7 Jaunaren beldurra, çuhurtasunaren hastea da; çoroec arbuio dute çuhurciarençat eta irakasmenarençat.
8 Ene semea, adi çaçu çure aitaren irakaspena, eta ez utz çure amaren leguea,
9 Edergailu bil deçan çure buruac, eta gathe aberats bat çure lephoac.
10 Ene semea, baldin amainatzera hari baçaizquitzu bekatoreac, berautzu hequietara erorcetic.
11 Erran baleçaçute: Çato gurequin, celatac heda detzagun odolaren ixurceco; deusic eguin ez darocun hobengabeari arteac heda diotzogun;
12 Biciric irets deçagun, ifernuac beçala, eta osoric putzura erorcen dena beçala;
13 Cer-nahi gauça balios atzemanen dugu; gure etcheac buluzquinez betheco ditugu;
14 Çorthe eguiçu gurequin; molsa bat içan deçagun oroc.
15 Ene semea, ez hequiequin ibil; çure oina çain çaçu hequien bidexquetaric;
16 Ecen hequien çangoec gaizquira laster eguiten dute, eta odolaren ixurcera higuitzen dira.
17 Bainan alferretan sarea arthiquitzen da hegalac dituztenen beguien aitzinean.
18 Beren odolaren contra ere hedatzen dituzte celatac, beren arimen contra hari dira cimarku eguiten.
19 Holacoac dira jaramanaren bidexcac; atzematen dituzte aberatsen arimac.
20 Campoan minço da çuhurcia, placetan atheratzen du bere hitza.
21 Osteen aitzinean oihuz dago; hirico atheen campoco aldean atheratzen ditu bere solasac, dioelaric:
22 Haurrac, noiz arteo maithatuco duçue haurtasuna, eta çoroec noiz arteo içanen dute caltecor dituzten gaucen guticia, eta umotasunic ez dutenec higüinduco dute jaquintasuna?
23 Ene cridançamendura, itzul çaitezte; huna non aguertuco darotzuedan ene izpiritua, eta adiaracico ene hitzac.
24 Ceren nic deithu, eta çuec ez duçuen nahi içan; nic escua hedatu, eta nihor etzen beguiratzeco;
25 Ene erran on guciac erdeinatu eta ene gaizquiac axolaric gabe utzi ditutzuen:
26 Nic ere çuen heriotzeco orduan irri eguinen dut, eta trufatuco naiz, beldur cinetena guertatuco çaitzuetenean;
27 Çorigaitza bat-batean jaucico denean; herioac, phesiac beçala jaçarrico darotzuenean; hesturac eta athecac ethorrico direnean çuen gainera.
28 Orduan deithuco naute, eta ez dut ençunen; goicetic jaiquico dira, eta ez naute atzemanen;
29 Ceren hastio içan duten irakaspena, eta ez duten hartu Jaunaren beldurra.
30 Ceren ene erran ona ez duten onhetsi, eta erdeinatu dituzten ene cridançamendu guciac.
31 Janen dute beraz beren bideco fruitua eta beren asmuez aseco dira.
32 Haurren makurceac hilen ditu, eta çoroen onguitzeac galduco.
33 Ni ençunen nauena ordean, icialduraric gabe phausatuco da, eta nasiciciaz goçatuco, gaitzen beldurra kenduric.