1 Aitaren bozgarri da seme çuhurra; seme çoroa, berriz, bere amaren hiragarri.
2 Tzarqueriaticaco aberastasunac ez dira deusetaco baliaturen; çucentasunac aldiz, heriotzetic libraturen du.
3 Jaunac ez du goseteaz hagoranduren prestuaren arima, eta eragotziren ditu gaixtaguinen malçurqueriac.
4 Escu naguiac dakar erromestasuna aldiz, bicitorearen escuac bilcen ditu aberastasunac. Gueçurraren gainean bermatzen dena, haicez hazten da; haina, berriz, hegaldaca dihoacen xorien ondotic jarraiquitzen da.
5 Uztaroan bilcen hari dena, ume çuhurra da; bainan udan lo dagoena, ahalqueriaren umea da.
6 Jaunaren benedicionea prestuaren buruaren gainean da; tzarqueriac aldiz, estalcen du gaixtaguinen beguithartea.
7 Laudoriorequin aiphatuco da prestuaren orhoitzapena, eta gaixtaguinen icena ustelduco da.
8 Bihotzez çuhur denac onhesten ditu berceen erranac; çoroa ahotic galcen da.
9 Lainoqui dabilana, gogoa çabalic ibilcen da; bainan bere bideac makurreratzen dituena, agueri içanen da.
10 Begui-keinuca hari denac oinhace emanen du; eta ezpainez içanen da çaurthua.
11 Prestuaren ahoa, biciaren ithurria da; eta gaixtaguinen ahoac gordetzen du tzarqueria.
12 Herrac bizten ditu escatimac, eta caritateac itsutzen hoben guciac.
13 Jaquitatea aurkitzen da çuhurraren ezpainetan, eta çaharoa adimenduz escas denaren bizcarrean.
14 Çuhurrec gordetzen dute jaquitatea; aldiz, çoroen ahoa ahalcamenduari hurbil dago.
15 Aberatsarençat ontasunac gaztelu beharrarençat gabea lotsamendu.
16 Prestuaren lanac, bicitzerat; gaixtaguinen eguinçac aldiz, bekaturat.
17 Irakasmena çaincen duenarençat, bicico bidea; erançuquia bazterrerat uzten duenarençat, errebelatzea.
18 Ezpain gueçurtiec gordetzen dute herra; irainca hari dena, çoro bat da.
19 Elhe hainitzei etzaiote bekatua escastuco; bainan bere ezpainac neurritan daduzcana, guciz da umoa.
20 Prestuaren mihia da cilhar hauta; aldiz, gaixtaguinen bihotza deusetaco ez da.
21 Prestuaren ahoac asco ditu arguituren; ikasigabeac berriz, bihotzeco landerrerian dira hilen.
22 Jaunaren benedicioneac eguiten ditu aberatsac, eta atsecabea ez da hequiei batuco.
23 Irri eguiteco beçala çoroac eguiten du gaixtaqueria; çuhurcia da aldiz, guiçonaren umotasuna.
24 Ceren-ere baita beldur gaixtaguina, hura ethorrico çaio gainera; prestuari emana içanen çaio bere nahicariaren arabera.
25 Iragaiten den phesia bat iduri gaixtaguina sunsituren da; prestua berriz, bethico asentu bat beçala egonen da.
26 Nola baitira minagrea horcen eta kea beguien, hala da alferra igorri dutenen alderat.
27 Jaunaren beldurrac luçatzen ditu egunac, eta laburtuac içanen dira gaixtaguinen urtheac.
28 Prestuen iguriquitza bozcario da; aldiz, gaixtaguinen phesquiça galduco da.
29 Jaunaren bidea da lainoaren indarra eta gaizquia eguiten dutenençat da beldurra.
30 Prestua ez da behinere kordocatua içanen; gaixtaguinac aldiz, ez dira lurraren gainean egonen.
31 Prestuaren mihiac arguitaraturen du çuhurcia; gaixtaguinen mihia galduco da.
32 Prestuaren ezpainac beguiratzen dira atseguingarri denari, eta gaixtaguinen ahoa cimarkuari.