Erran-Çaharrac 15 BHNT

1 Eztiqui ihardesteac samurra hausten du; hitz gogorrac sulia jauçarazten.

2 Çuhurren mihiac aphaincen du jaquintasuna; erguelen ahoan iraquitzen hari da çoroqueria.

3 Jaunaren beguiac leku gucietan beguira daude onei eta gaixtoei.

4 Baquezco mihia bicitzeco çuhaitza da; bainan neurriric ez duena, gogo lehergarri da.

5 Çoroa trufatzen da bere aitaren cridançamenduaz; aldiz, erançuquiac beguiratzen dituena çuhurragoturen da.       Çucentasun nasaian da indarric handiena; bainan gaixtaguinen gogoetac errotic atheratuac içanen dira.

6 Indar handia da prestuaren etchean; eta nahasmendua gaixtaguinaren eguincarietan.

7 Çuhurren ezpainec jaquitatea erainen dute; bercelacoa içanen da çoroen bihotza.

8 Jaunari hatsgarri çaizco gaixtaguinen bitimac, eta gogaragarri prestuen botuac.

9 Gaixtaguinaren bidea hatsgarri çaio Jaunari; hartaz maithatua da çucentasunari jarraiquitzen dena.

10 Irakasmen tzarra, bicitzeco bidea uzten duenarençat da; cridança higüin duena hilen da.

11 Ifernua eta galpena aguerian daude Jaunaren aitzinean; cembatez hobequi guiçasemeen bihotzac!

12 Içurridunac ez du maite erançuten dioena; haren urhatsac ez doaci çuhurren ganat;

13 Bozcariotan den bihotzac arraitzen du beguithartea; arimaco ilhunduran, gogoa erorcen da.

14 Çuhurraren bihotza ikastera hari da; ezjaquinaz hazten da çoroen ahoa.

15 Beharraren egunac, oro gaixtoac dira; gogo descansuac iduri du bethi dirauen barazcari bat.

16 Guti, Jaunaren beldurrarequin, hobe da, ecenetz dirutze handi eta ecin-asezcoac.

17 Hobe da baratzecari jatera deithua içatea maitez, ecenetz aratche guicendura gogo gaitzez.

18 Guiçon hasarrecorrac phizten ditu kimerac; jasancor denac jabalcen ditu phiztuac direnac.

19 Alferren bideac iduri du elhorrizco hesia, behaztopagailuric ez da prestuen bidean.

20 Aita bozten du seme çuhurrac; guiçon çoroac arbuiatzen du bere ama.

21 Çoroqueria da çoroaren bozcarioa, eta guiçon umoac beguiratuz darama urhatsa.

22 Conseiluric ez den lekuan gogocundeac urmariatzen dira; gogorcen dira, berriz, conseilu-emaile asco den toquian.

23 Bere ahoco errana eder çaio guiçonari; hobea da ordu onean ethorri solasa.

24 Bicitzeco bidexca guiçon arguituaren gaineco aldean da, hura aldara dadiençat ifernuco ondarretaric.

25 Jaunac lurrerat eragotzico ditu hampurutsuen etcheac, eta gogortuco ditu alhargunaren mugarriac.

26 Gogoeta tzarrac hatsgarri çaizco Jaunari; eta guciz eder çaio solas garbia.

27 Jaramanqueriari jarraiquitzen denac nahasten du bere etchea; aldiz, emaitzen içatea higüin duena, bicico da.       Urricalmenduaz eta sinhesteaz garbitzen da bekatua; berriz, Jaunaren beldurraren ariaz aldaratzen da guiçona gaizquitic.

28 Prestuaren gogoac ethorduntasunaz du asmu; gaixtaguinaren ahoa tzarqueriaz da gaindi.

29 Jauna urrun dago gaixtaguinetaric, eta ençunen ditu prestuen othoitzac.

30 Beguietaco arguiac goiheretzen du arima; omen onac goritzen ditu heçurrac.

31 Bicitzera daraman cridança ençuten duen beharria, çuhurren artean egonen da.

32 Irakasmena hastancen duenac arbuiatzen du bere arima; aldiz, cridançaren onheslea bere bihotzaren jabe da.

33 Jaunaren beldurra da çuhurciaren irakaslea, eta aphalguratasuna ospearen aitzinean dabila.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31