Erran-Çaharrac 21 BHNT

1 Nola ur-xirripac, hala erregueren bihotza Jaunaren escuan da; nahi duen alderdira makurrarazten du hura.

2 Guiçonari bere bide guciac çucenac iduritzen çaizco; Jaunac ordean haztatzen ditu bihotzac.

3 Jaunac bitimac baino laketago ditu urricalpen harcea eta çucenari bere bidea ematea.

4 Bihotzeco hanturac larritzen ditu beguiac; gaixtaguinen arguia, bekatu bat da.

5 Hazcarraren asmuec nasaicia dakarte; aldiz, naguia bethi beharretan da.

6 Mihi gueçurtiaz diru bilcen hari dena, tuta eta çoroa da, eta herioaren sarean da sarthuco.

7 Gaixtaguinen harrapaqueriac içanen dira hequien galgarri, ez diotelacotz eman nahi içan çucenari bere bidea.

8 Guiçonaren bide tzarra, bide arrotza da; aldiz, garbi denac, eguitate çucenac ditu.

9 Hobe da selharu-çoko batean egotea, ecenetz balsaco etchean emazte mococariarequin.

10 Gaixtaguinaren arima gaizqui-gura da; ez du urricari içanen bere laguna.

11 Gaixtoa joa denean, çuhurrago içanen da lainoa; eta badin çuhurrari badarraiquio, çuhurciaren jabe eguinen da.

12 Prestuac gaixtaguinaren etcheaz gogoeta baderabilca, gaizquitic atheratzeco gaixtaguinac.

13 Beharraren oihuari bere beharria tapatzen duena, bera ere oihuz egonen da, eta ez da ençuna içanen.

14 Emaitza ixil batec iraunguitzen ditu hasarredurac; eta golkora sarthu dohainac, sepharic handiena.

15 Prestuaren bozcarioa da çucenari bere bidea ematea, eta tzarqueria-eguileençat da ikara.

16 Irakasmeneco bidetic makurtuco den guiçona, diganteen bilkuan egonen da.

17 Aseac maite dituena, beharrean gueldituco da; arnoa eta poxi onac maite dituena, ez da aberastuco.

18 Prestuaren orde emanen da gaixtaguina, eta makur dabilana çucenen orde.

19 Mortuan egotea hobe da, ecenetz emazte mococari eta sephatiarequin.

20 Lehiatzeco ontasuncea eta olioa badira prestuaren egoitzan, eta umo ez den guiçonac oro haiçatzen ditu.

21 Çucembideari eta urricalmenduari jarraiquitzen denac kausituco ditu bicia, çucena eta ospea.

22 Çuhurra hazcarren hirira igan da, eta hautsi du haren sinhesteco indarra.

23 Bere ahoa eta mihia çaincen dituenac, hesturetaric çaincen du bere arima.

24 Oçar hampurutsua, ikasigabe bat deitzen dute, bere hasarrean hamphurusquerian dabilalacotz.

25 Nahicariec hilcen dute naguia; ecen haren escuec ez dute deusere eguin nahi.

26 Egun gucian guraz eta lehiaz dago; prestu denac ordean, emanen du, eta ez da lanetic baratuco.      

27 Hatsgarri dira gaixtaguinen bitimac, ceren gaixtaqueriatic atheratzen baitituzte.

28 Lekuco gueçurtia galduco da; guiçon ethorcorra garhaiciaz minçatuco da.

29 Guiçon tzarrac ahalquegabequeriaco itzulia ematen dio bere bekoquiari; prestua, berriz, bere bidearen xuxencera hari da.

30 Ez da çuhurciaric, ez da umotasunic, ez da asmu onic Jaunaren contra.

31 Gudu egunecotzat xuxencen da çaldia, Jaunac ordean ematen du itzurpena.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31