Erran-Çaharrac 6 BHNT

1 Ene semea, çure adisquidearençat berme sarthu baçare, arrotzari eman dioçu bahi çure escua.

2 Çure ahoco hitzez sareratu, eta solas çure-çureez atzeman çare.

3 Diodana eguiçu beraz, ene semea, eta çure burua athera çaçu, erori çarelacotz çure lagunaren escura. Laster eguiçu, higui çaite, atzarraraz çaçu çure adisquidea;

4 Loric ez eman çure beguiei, ez utz lohakarcera çure bethaçalac.

5 Itzur çaiteci orkatza escutic beçala, xoria ihiztariaren escutic beçala.

6 Çoaz, oi naguia, xinhaurria gana; ikusatzu haren bidexcac, eta ikasaçu çuhurcia.

7 Ez duen arren ez aitzindari, ez irakaste, ez buruçaguiric,

8 Udan xuxencen du bere hazcurria, eta uztaroan bilcen du cer jan.

9 Oi naguia, noiz arteo egonen çare lo? noiz atzarrico çare çure lotic?

10 Aphur bat lotan, aphur bat lo-asman egonen çare, aphur bat bilduco ditutzu escuac, lo eguitea gatic:

11 Eta beharra gainera ethorrico çaitzu bidaiari bat beçala, eta erromeseria hala-nola guiçon harmatu bat. Bainan languile baçare, çure uzta ethorrico da ithurria beçala, eta beharrac urrun çuganic ihes eguinen du.

12 Guiçon arnegatua, guiçon alfer bat da; elhe malçurrez bethea dabila;

13 Hari da beguiz keinuca, çangoz joca; erhiz minço da.

14 Bere bihotz galduan gaizquiaren aphaincen hari da, eta noiz-nahi escatima eraiten dabila.

15 Bat-batean ethorrico çaio bere galpena, eta tupustean lehertua içanen da; harençat ez da guehiago sendagailuric.

16 Sei gauça dira Jaunac higüin dituenac, eta hatsgarri daduca haren arimac çazpigarrena:

17 Begui goratiac, mihi gueçurtia, escu hobengabeco odolaren ixurleac,

18 Bihotz asmu tzar eguilea, gaizquirat laster eguiteco çalhu diren oinac,

19 Lekuco falsu gueçurrez minço dena, eta anaien artean makur phizten haritzen dena.

20 Beguira çatzu, ene semea, çure aitaren manamenduac, eta ez utz çure amaren leguea.

21 Iduc çatzu bethi çure bihotzean lothuac, eta ingura çatzu çure lephoan.

22 Bidean çoacinean, ibil beitez çurequin; lo çaudenean, çaint beçaitzate; eta atzarcen çarenean, hequiequin eguiçu solas:

23 Ceren manamendua criselu bat baita, leguea argui bat, eta irakaspenaren cridança biciaren bidea;

24 Çure beguiratzeco ema tzarra ganic, eta emazte arrotzaren mihi legunetic.

25 Halacoaren edertasunaz ez bedi guticia çure bihotza, eta çure burua ez utz haren jestuez atzematera;

26 Ecen lilitchoaren saria, doi-doia da ogui bakar bat; bainan emaztequiac guiçonari balio handitaco arima atzematen dio.

27 Guiçonac bere golkoan gorde othe deçaque sua, haren soinecoac erreco ez diren beçala?

28 Edo ikatzen gainean ibil othe ditaque, haren oin-azpiac erreco ez diren beçala?

29 Hala bere lagunaren emaztea ganat sarcen dena, ez da garbi içanen hura uquitu ondoan.

30 Ez da hoben handia, norbaitec ebasgo bat eguin duenean, ecen ebasten du bere gosearen asetzeco.

31 Atzeman dutenean ere, çazpitan bihurtuco du ebatsia, eta emanen ditu bere etcheco içate guciac.

32 Bainan berceen emaztearequin kutsutan denac, bihotzeco çoroqueria baten gatic galduco du bere arima.

33 Itsusqueria eta ahalquea bilcen ditu bere gainera, eta haren laidoa ez da eceztatuco,

34 Ceren guiçonaren bekaizgoac eta sephac ez baitute guphidetsico asperceco egunean.

35 Nihorren othoitzic ez du onhetsico, eta ez du barkatzeco harturen emaitza asco ere.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31