1 Aiphamen ona hobe da ontasun asco baino; esquer ona cilhar eta urhearen garai da.
2 Aberatsac eta beharrac buruz buru eguin dute. Jauna da bien eguilea.
3 Xothilac ikusten du asturugaitza eta gordetzen da; gaiçoa aitzina dihoa, eta jasaiten du caltea.
4 Modestiaren ondorioac dira Jaunaren beldurra, ontasunac, ospea eta bicitzea.
5 Harmac eta ezpata gaixtaguinaren bidean dira; aldiz, bere arima beguiratzen duenac hequietaric urrun eguinen du.
6 Erran bat da: Guiçon-gaztea sarthu bidetic ez da, çahartu ondoan ere ilkico.
7 Aberatsac beharrari manatzen dio, eta mailegatzailea, maileguz emailearen muthil da.
8 Tzarqueria eraiten duenac, asturugaitzac bilduco ditu, eta bere hasarrearen cigorrac phorroscatuco du.
9 Urricalmendura ekarria dena, benedicatua içanen da, bere oguietaric eman dioelacotz beharrari. Emaitza-eguileac ardietsico du garhaicia eta ohore; bainan harçaileari arima kencen dio.
10 Iraiçaçu trufaria, eta harequin goanen da aharra, eta baratuco dira makur eta irainac.
11 Bihotzeco garbitasuna maite duenac, bere ezpainetaco esquer ederra gatic içanen du adisquidetzat erregue.
12 Jaunaren beguiec çaincen dute jaquintasuna; eta hutsalcen dira gaixtaguinaren solasac.
13 Dio alferrac: Lehoina campoan da, hil nindeçaque carriquen erdian.
14 Emaztequi arrotzaren ahoa cilho barna bat da; haina harat erorico da, ceinaren contra samur baita Jauna.
15 Çorotasuna haurraren bihotzean lothua da, eta cridançamenduaren cigorrac haiçatuco du.
16 Beharra çaphatzen duenac bere aberastasunen handitzeco, aberatsago bati emanen dio berac, eta escasian gueldituco da.
17 Makur çaçu beharria, eta adi çatzu çuhurren hitzac, eta çure bihotza iratchic dioçoçu ene irakaspenari.
18 Ederra içanen çaitzu, çure barnean beguiratuco duçunean; eta çure ezpainetan gaindi eguinen du,
19 Eure sinhestea Jauna baithan içan dadien; hargatic egun erakutsi darotzut hori.
20 Huna non hiruretan xehatu darotzudan asmu eta jaquitaterequin,
21 Çuri erakusteco eguiaren segurtasuna eta erranac, igorri çaituztenei ihardets ahal deçaçunçat.
22 Borcharic ez eguin beharrari, ceren den behar; eta ez çapha erromesa athean;
23 Ceren Jaunac juiatuco baitu haren eguitecoa, eta cilhatuco baititu haren arima cilhatu dutenac.
24 Ez içan guiçon hasarrecorraren adisquide, eta guiçon suliatsuarequin ez ibil;
25 Beldurrez-eta ikas detzatzun haren bidexcac, eta behaztopagailu bat eman dioçoçun çure arimari.
26 Ez becedi içan escuan jotzen eta çorren berme beren buruac escaincen dutenequilaco;
27 Ecen bihurceco abalic ez baduçu, ez othe litaque aria bat çure ohetic estalguia eraman deçaçuten?
28 Ez iragan çure arbasoec eçarri mugarri çaharretaric haratago.
29 Ikusi duçu guiçon bat bere lana arin daramana? erregueen aitzinean egonen da, eta ez da jende xeheen aitzinean gueldituco.