1 Gaixtaguina ihes dihoa, nihor ondotic gabe; prestua aldiz, gogoa hazcarric lehoina beçala, beldurric gabe içanen da.
2 Lurrac bere bekatuen gatic badu asco buruçagui; eta guiçonaren çuhurcia gatic eta arguituac direnen jaquitateagatic, nausiaren bicia luceagoa içanen da.
3 Beharren çaphatzaile den guiçon beharrac, iduri du gosetea dakarren eraunsia gaitza.
4 Leguea bazterrerat uzten dutenac laudatzen dute gaixtaguina; çaincen dutenac bizten dira haren contra.
5 Guiçon gaixtoec ez derabilcate çucembidea burutan; bainan Jauna bilhatzen dutenac, orori oharcen dira.
6 Hobea da bere lainotasunean dihoan erromesa, ecenetz bide galduetan dabilan aberatsa.
7 Leguea beguiratzen duena, ume çuhurra da; aldiz, cinçurcoien asetzen hari denac ahalquea arthiquitzen dio bere aitari.
8 Intresez eta lucuruz ontasun bilcen hari denac, beharren alderat biçar içanen denarençat bilcen ditu.
9 Norc-ere leguearen ez aditzeco makurtuco baitu beharria, hainaren othoitza gaitzetsgarri içanen da.
10 Bide tzarrean prestuen enganatzen hari dena, bera erorico da berac eguin lecera, eta lainoec goçatuco dituzte haren onac.
11 Guiçon aberatsac çuhurra dela uste du; umoa den beharrac ordean haztatuco dio bihotza.
12 Prestuen gorapenean ospe handi bat bada; gaixtaguinac erreguinatzen direnean, guiçon-xahutzeac.
13 Bere gaixtaquerien gordetzen hari denac ez du bururatuco; aldiz, aithorcen eta uzten dituenac ardietsico du urricalmendua.
14 Dohatsu bethi lotsa den guiçona! Bihotz gogorrecoa dena, berriz, gaitzera erorico da.
15 Marrumaz hari den lehoin, gosez jana den harz bat da buruçagui gaixto bat populu gaixoaren gainean.
16 Umotasunez escas den buruçagui batec asco çaphatuco ditu maulaz; aldiz, jaramanqueria higüin duenac luçatuco ditu bere bicitzeco egunac.
17 Hobengabearen odolaren ixurçailea, putzuraino ihes baloha ere, nihorc ez du iduquico.
18 Lainoqui dabilana salbo içanen da; bide galduetan ibilcen dena, erorico da behin bethico.
19 Lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferqueriari darraiquioena, beharrez betheco da.
20 Hainitz laudatuco da guiçon fidela; bainan lehen-bai-lehen aberastera hari dena, ez da hobengabe içanen.
21 Erabaquitzean nor nor den beguiratzen duenac ez du ongui eguiten; halacoac ogui-ahamen baten gatic ere bazterrerat utzico du eguia.
22 Lehen-bai-lehen aberastera hari den guiçonac, eta berceez bekaitz denac, ez daqui erromeseria tupustean erorico çaroela gainera.
23 Guiçon bat cridançatzen duenac esquer aurkituren du ondoan haren baithan, mihico legunqueriez enganatzen duenac baino hobequi.
24 Bere ait-amei cerbait ebasten duena, eta ez dela bekatu erraten duena, guiçon hilçailearequin barne da.
25 Espantuca haritzen eta hancen denac kimerac bizten ditu; bainan Jauna baithan bere phesquiça daducana, sendatua içanen da.
26 Bere bihotzaren gainean bere sinhestea bermatzen duena, çoro bat da; aldiz, çuhurqui dabilana, salbatua içanen da.
27 Beharrari ematen duenac ez du escasic içanen; bainan othoitzlea arbuiatzen duenac jasanen du beharra.
28 Guiçonac gordeco dira gaixtaguinac jaiquico direnean; hequiec galcean, prestuac berhatuco dira.