Erran-Çaharrac 27 BHNT

1 Ez eguin biharamunecotzat espanturic, ez daquiçunean cer guerthacari atheratuco duen egun harec.

2 Berce batec lauda beçaitza, eta ez çure ahoac; atzeac, eta ez çure ezpainec.

3 Harria dorphea da, phisua da legarra; bainan biac baino dorpheagoa da çoroaren hasarrea.

4 Hasarreac urricalmenduric ez du, ez-eta sulia jauzten denac; eta norc jasan cantitua denaren oldarra?

5 Cridança agueria hobe da amodio ixila baino.

6 Maite duenac eguin uspela hobe da herradunaren musu malçurra baino.

7 Asea denac osticatuco du ezti-bresca, eta gose denac kiretsa ere goço kausituco du.

8 Nola xori bere ohancetic urrun dohana, hala guiçon bere toquia uzten duena.

9 Balsamuac eta berce usain onac dira bihotzaren atseguingarri, eta adisquide baten erran onac dira arimaren goçagarri.

10 Ez utz bazterrerat çure adisquidea ez-eta çure aitaren adisquidea, eta ez sar çure anaiaren etchean çure atsecabeco egunean.       Hobe da hauço hurbilecoa, ecenetz anaia urrunecoa.

11 Ene haurra, berma çaquizquio çuhurciari eta goihere çaçu ene bihotza, içan ahal deçaçun cer ihardets gaizquica minço çaitzunari.

12 Ikustenez asturugaitza, xothila gorde da; burchoroec iragaitean jasan dituzte calteac.

13 Arrotzarençat berme sarthu denaren soinecoa eraman çaçu; eraman dioçoçu arrotzarençateco bahia.

14 Gautic lekora jaiquitzean, bere lagunaren goraqui laudatzen hari dena, gaizqui minço denaren idurico içanen da.

15 Hegaztegui egun hotzean ura dariotenac eta emazte mococaria bata berceari dira erkatzen.

16 Hura atchiqui nahi duenac iduri du haicea iduqui nahi duena eta olioa escura bilduco duena.

17 Burdinac burdina çorrozten, eta guiçonac bere adisquidearen beguithartea ernarazten.

18 Picoa çaincen duenac janen du haren fruitutic, eta bere nausiaren çain dagoena ospetan içanen da goratua.

19 Nola urera beguira daudenen beguitharteec han arguitzen baitute, hala guiçonen bihotzac agueri dira umoençat.

20 Ifernua eta galpeneco lecea ez dira bethetzen behinere, orobat ecin-asezcoac dira guiçonen beguiac ere.

21 Nola frogatzen baita cilharra urceco uncian, eta urhea labean, hala guiçona frogatua da laudatzen duenaren ahoaz.       Gaixtaguinaren bihotza gaizqui bilha dabila; prestuarena, berriz, çuhurciaren bilha.

22 Çoroa xurruan xehaca bacineça ere garagar-bihia marteluaz joz beçala, ez leiquioque ken bere çoroqueria.

23 Artharequin ikusaçu çure abereen heina eta ongui beguira dioçoçute çure ardiei;

24 Ecic etzare bethi ahaletan içanen, bainan koroa menderen mendetaco içanen çaitzu emana.

25 Sorhoac idequiac dira, aguertu da belhar berria, eta mendietan belharrac bilduac dira.

26 Bildotsac çure jauncico, eta pitticac landaren saritaco.

27 Ahuncen esnea asqui içan bequiçu çure jaquitaco, çure etcheco beharretaco eta çure nescatoen hazteco.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31