10 Ene semea, baldin amainatzera hari baçaizquitzu bekatoreac, berautzu hequietara erorcetic.
11 Erran baleçaçute: Çato gurequin, celatac heda detzagun odolaren ixurceco; deusic eguin ez darocun hobengabeari arteac heda diotzogun;
12 Biciric irets deçagun, ifernuac beçala, eta osoric putzura erorcen dena beçala;
13 Cer-nahi gauça balios atzemanen dugu; gure etcheac buluzquinez betheco ditugu;
14 Çorthe eguiçu gurequin; molsa bat içan deçagun oroc.
15 Ene semea, ez hequiequin ibil; çure oina çain çaçu hequien bidexquetaric;
16 Ecen hequien çangoec gaizquira laster eguiten dute, eta odolaren ixurcera higuitzen dira.