14 Çorthe eguiçu gurequin; molsa bat içan deçagun oroc.
15 Ene semea, ez hequiequin ibil; çure oina çain çaçu hequien bidexquetaric;
16 Ecen hequien çangoec gaizquira laster eguiten dute, eta odolaren ixurcera higuitzen dira.
17 Bainan alferretan sarea arthiquitzen da hegalac dituztenen beguien aitzinean.
18 Beren odolaren contra ere hedatzen dituzte celatac, beren arimen contra hari dira cimarku eguiten.
19 Holacoac dira jaramanaren bidexcac; atzematen dituzte aberatsen arimac.
20 Campoan minço da çuhurcia, placetan atheratzen du bere hitza.