16 Ecen hequien çangoec gaizquira laster eguiten dute, eta odolaren ixurcera higuitzen dira.
17 Bainan alferretan sarea arthiquitzen da hegalac dituztenen beguien aitzinean.
18 Beren odolaren contra ere hedatzen dituzte celatac, beren arimen contra hari dira cimarku eguiten.
19 Holacoac dira jaramanaren bidexcac; atzematen dituzte aberatsen arimac.
20 Campoan minço da çuhurcia, placetan atheratzen du bere hitza.
21 Osteen aitzinean oihuz dago; hirico atheen campoco aldean atheratzen ditu bere solasac, dioelaric:
22 Haurrac, noiz arteo maithatuco duçue haurtasuna, eta çoroec noiz arteo içanen dute caltecor dituzten gaucen guticia, eta umotasunic ez dutenec higüinduco dute jaquintasuna?