20 Campoan minço da çuhurcia, placetan atheratzen du bere hitza.
21 Osteen aitzinean oihuz dago; hirico atheen campoco aldean atheratzen ditu bere solasac, dioelaric:
22 Haurrac, noiz arteo maithatuco duçue haurtasuna, eta çoroec noiz arteo içanen dute caltecor dituzten gaucen guticia, eta umotasunic ez dutenec higüinduco dute jaquintasuna?
23 Ene cridançamendura, itzul çaitezte; huna non aguertuco darotzuedan ene izpiritua, eta adiaracico ene hitzac.
24 Ceren nic deithu, eta çuec ez duçuen nahi içan; nic escua hedatu, eta nihor etzen beguiratzeco;
25 Ene erran on guciac erdeinatu eta ene gaizquiac axolaric gabe utzi ditutzuen:
26 Nic ere çuen heriotzeco orduan irri eguinen dut, eta trufatuco naiz, beldur cinetena guertatuco çaitzuetenean;