24 Ceren nic deithu, eta çuec ez duçuen nahi içan; nic escua hedatu, eta nihor etzen beguiratzeco;
25 Ene erran on guciac erdeinatu eta ene gaizquiac axolaric gabe utzi ditutzuen:
26 Nic ere çuen heriotzeco orduan irri eguinen dut, eta trufatuco naiz, beldur cinetena guertatuco çaitzuetenean;
27 Çorigaitza bat-batean jaucico denean; herioac, phesiac beçala jaçarrico darotzuenean; hesturac eta athecac ethorrico direnean çuen gainera.
28 Orduan deithuco naute, eta ez dut ençunen; goicetic jaiquico dira, eta ez naute atzemanen;
29 Ceren hastio içan duten irakaspena, eta ez duten hartu Jaunaren beldurra.
30 Ceren ene erran ona ez duten onhetsi, eta erdeinatu dituzten ene cridançamendu guciac.