25 Ene erran on guciac erdeinatu eta ene gaizquiac axolaric gabe utzi ditutzuen:
26 Nic ere çuen heriotzeco orduan irri eguinen dut, eta trufatuco naiz, beldur cinetena guertatuco çaitzuetenean;
27 Çorigaitza bat-batean jaucico denean; herioac, phesiac beçala jaçarrico darotzuenean; hesturac eta athecac ethorrico direnean çuen gainera.
28 Orduan deithuco naute, eta ez dut ençunen; goicetic jaiquico dira, eta ez naute atzemanen;
29 Ceren hastio içan duten irakaspena, eta ez duten hartu Jaunaren beldurra.
30 Ceren ene erran ona ez duten onhetsi, eta erdeinatu dituzten ene cridançamendu guciac.
31 Janen dute beraz beren bideco fruitua eta beren asmuez aseco dira.