1 Aitaren bozgarri da seme çuhurra; seme çoroa, berriz, bere amaren hiragarri.
2 Tzarqueriaticaco aberastasunac ez dira deusetaco baliaturen; çucentasunac aldiz, heriotzetic libraturen du.
3 Jaunac ez du goseteaz hagoranduren prestuaren arima, eta eragotziren ditu gaixtaguinen malçurqueriac.
4 Escu naguiac dakar erromestasuna aldiz, bicitorearen escuac bilcen ditu aberastasunac. Gueçurraren gainean bermatzen dena, haicez hazten da; haina, berriz, hegaldaca dihoacen xorien ondotic jarraiquitzen da.
5 Uztaroan bilcen hari dena, ume çuhurra da; bainan udan lo dagoena, ahalqueriaren umea da.
6 Jaunaren benedicionea prestuaren buruaren gainean da; tzarqueriac aldiz, estalcen du gaixtaguinen beguithartea.