11 Prestuaren ahoa, biciaren ithurria da; eta gaixtaguinen ahoac gordetzen du tzarqueria.
12 Herrac bizten ditu escatimac, eta caritateac itsutzen hoben guciac.
13 Jaquitatea aurkitzen da çuhurraren ezpainetan, eta çaharoa adimenduz escas denaren bizcarrean.
14 Çuhurrec gordetzen dute jaquitatea; aldiz, çoroen ahoa ahalcamenduari hurbil dago.
15 Aberatsarençat ontasunac gaztelu beharrarençat gabea lotsamendu.
16 Prestuaren lanac, bicitzerat; gaixtaguinen eguinçac aldiz, bekaturat.
17 Irakasmena çaincen duenarençat, bicico bidea; erançuquia bazterrerat uzten duenarençat, errebelatzea.