21 Prestuaren ahoac asco ditu arguituren; ikasigabeac berriz, bihotzeco landerrerian dira hilen.
22 Jaunaren benedicioneac eguiten ditu aberatsac, eta atsecabea ez da hequiei batuco.
23 Irri eguiteco beçala çoroac eguiten du gaixtaqueria; çuhurcia da aldiz, guiçonaren umotasuna.
24 Ceren-ere baita beldur gaixtaguina, hura ethorrico çaio gainera; prestuari emana içanen çaio bere nahicariaren arabera.
25 Iragaiten den phesia bat iduri gaixtaguina sunsituren da; prestua berriz, bethico asentu bat beçala egonen da.
26 Nola baitira minagrea horcen eta kea beguien, hala da alferra igorri dutenen alderat.
27 Jaunaren beldurrac luçatzen ditu egunac, eta laburtuac içanen dira gaixtaguinen urtheac.