25 Iragaiten den phesia bat iduri gaixtaguina sunsituren da; prestua berriz, bethico asentu bat beçala egonen da.
26 Nola baitira minagrea horcen eta kea beguien, hala da alferra igorri dutenen alderat.
27 Jaunaren beldurrac luçatzen ditu egunac, eta laburtuac içanen dira gaixtaguinen urtheac.
28 Prestuen iguriquitza bozcario da; aldiz, gaixtaguinen phesquiça galduco da.
29 Jaunaren bidea da lainoaren indarra eta gaizquia eguiten dutenençat da beldurra.
30 Prestua ez da behinere kordocatua içanen; gaixtaguinac aldiz, ez dira lurraren gainean egonen.
31 Prestuaren mihiac arguitaraturen du çuhurcia; gaixtaguinen mihia galduco da.