5 Uztaroan bilcen hari dena, ume çuhurra da; bainan udan lo dagoena, ahalqueriaren umea da.
6 Jaunaren benedicionea prestuaren buruaren gainean da; tzarqueriac aldiz, estalcen du gaixtaguinen beguithartea.
7 Laudoriorequin aiphatuco da prestuaren orhoitzapena, eta gaixtaguinen icena ustelduco da.
8 Bihotzez çuhur denac onhesten ditu berceen erranac; çoroa ahotic galcen da.
9 Lainoqui dabilana, gogoa çabalic ibilcen da; bainan bere bideac makurreratzen dituena, agueri içanen da.
10 Begui-keinuca hari denac oinhace emanen du; eta ezpainez içanen da çaurthua.
11 Prestuaren ahoa, biciaren ithurria da; eta gaixtaguinen ahoac gordetzen du tzarqueria.