8 Bihotzez çuhur denac onhesten ditu berceen erranac; çoroa ahotic galcen da.
9 Lainoqui dabilana, gogoa çabalic ibilcen da; bainan bere bideac makurreratzen dituena, agueri içanen da.
10 Begui-keinuca hari denac oinhace emanen du; eta ezpainez içanen da çaurthua.
11 Prestuaren ahoa, biciaren ithurria da; eta gaixtaguinen ahoac gordetzen du tzarqueria.
12 Herrac bizten ditu escatimac, eta caritateac itsutzen hoben guciac.
13 Jaquitatea aurkitzen da çuhurraren ezpainetan, eta çaharoa adimenduz escas denaren bizcarrean.
14 Çuhurrec gordetzen dute jaquitatea; aldiz, çoroen ahoa ahalcamenduari hurbil dago.