1 Balença enganagarria da Jaunaren beguira hatsgarri; eta phisu çucena, haren nahicari.
2 Non-ere baita hampurusqueria, han ere içanen da ahalqueria; aldiz, non içanen da aphalguratasuna, han ere çuhurtasuna.
3 Prestuen lainotasuna, hequien bide; aldiz, gaixtaguinen malçurtasuna, hequien galbide.
4 Aberastasunac aspercundezco egunean deusetaco ez dira içanen; çucentasunac aldiz, heriotzetic du libraturen.
5 Çucentasunac lainoa lagunduco du bere bidean, eta gaixtaguina erorico da bere tzarquerian.
6 Çucentasunac çucenac ditu atheratuco, eta beren arteetan gaixtaguinac dira erorico.