10 Hiria bozcariotan içanen da prestuen onceaz, eta laudoriozco cantuac içanen dira gaixtaguinen galceaz.
11 Prestuen benedicioneac du hiria goretsico, eta gaixtaguinen ahoac eragotzico.
12 Bihotzez lander da bere adisquidearençat erdeinu duena; aldiz, ixilic egonen da guiçon umo dena.
13 Ixileco gauçac aguercen ditu, malçurquerian dabilanac; bihotzez fidel denac aldiz, gordetzen ditu adisquideac fidatu diozcanac.
14 Manatzaileric ez den lekuan, populua galcen; conseilu hainitz den toquian aldiz, da salbatzen.
15 Gaitzac joco du berme sarcen dena arrotzaren gatic; aldiz, arteetaric beguiratzen dena, egonen da seguretic.
16 Ospe içanen du emaztequi esquer-ondunac, eta aberats içanen dira guiçon indardunac.