13 Ixileco gauçac aguercen ditu, malçurquerian dabilanac; bihotzez fidel denac aldiz, gordetzen ditu adisquideac fidatu diozcanac.
14 Manatzaileric ez den lekuan, populua galcen; conseilu hainitz den toquian aldiz, da salbatzen.
15 Gaitzac joco du berme sarcen dena arrotzaren gatic; aldiz, arteetaric beguiratzen dena, egonen da seguretic.
16 Ospe içanen du emaztequi esquer-ondunac, eta aberats içanen dira guiçon indardunac.
17 Bere arimari on eguiten dio guiçon urricalmendutsu denac, guiçon gogorrac aldiz, bulkatzen ditu orobat ahaide hurbilenac.
18 Gaixtaguinac eguiten du lan iraun ez deçaquena; aldiz, çucentasma eraiten duenac, alchatuco du bere sari xuxena.
19 Barkatiartasunac aphaincen ditu bicitzeco bideac; eta eriotzearena, gaizquiari jarraiquitzeac.