20 Bihotz galdua Jaunarençat hatsgarri, eta ongui nahi dio lainoqui dabilanari.
21 Gaixtaguina, baladuzca ere escuac gurutzatuac, ez da hobengabe içanen; bainan prestuen odola da salbaturen.
22 Emaztequi eder eta burçoroa, ahardiaren muthurrean erreztun urhezcoa.
23 Prestuen lehia doha onguirat; gaixtaguinen iguriquitza, hasarrerat.
24 Batzuec berenetic ematen dute, eta aberatsagotzen dira; berceec harcen dute berena ez dutena, eta bethi beharretan dira.
25 Arima-emailea içanen da goritua; eta hordiarazlea, bera ere horditua.
26 Bihia gordetzen duena, madaricatua içanen da populuen artean; aldiz, benedicionea da salcen dutenen buruaren gainean.