23 Prestuen lehia doha onguirat; gaixtaguinen iguriquitza, hasarrerat.
24 Batzuec berenetic ematen dute, eta aberatsagotzen dira; berceec harcen dute berena ez dutena, eta bethi beharretan dira.
25 Arima-emailea içanen da goritua; eta hordiarazlea, bera ere horditua.
26 Bihia gordetzen duena, madaricatua içanen da populuen artean; aldiz, benedicionea da salcen dutenen buruaren gainean.
27 Goicetic çorionean jaiquitzen da onguia bilhatzen duena; gaizquiquetaria berriz, gaizquiaz içanen da lehertua.
28 Bere aberastasunetan fidatzen dena, erorico da; prestuac aldiz, hosto ferdea beçala gorituco dira.
29 Bere etchea nahasten duenac içanen du haicea, eta çoro dena içanen da çuhurraren muthil.