5 Çucentasunac lainoa lagunduco du bere bidean, eta gaixtaguina erorico da bere tzarquerian.
6 Çucentasunac çucenac ditu atheratuco, eta beren arteetan gaixtaguinac dira erorico.
7 Guiçon gaixtoa hil ondoan, phesquiçaric ez da guehiago batere içanen, eta eguitecotsuen iguriquimena gucia da galduren.
8 Prestua hesturatic içan da atheratua, eta gaixtaguina haren ordain içanen da sarthua.
9 Aleguiacariac elhez enganatzen ditu bere adisquideac; prestuac aldiz, libratzen ditu beren jaquitateac.
10 Hiria bozcariotan içanen da prestuen onceaz, eta laudoriozco cantuac içanen dira gaixtaguinen galceaz.
11 Prestuen benedicioneac du hiria goretsico, eta gaixtaguinen ahoac eragotzico.