6 Çucentasunac çucenac ditu atheratuco, eta beren arteetan gaixtaguinac dira erorico.
7 Guiçon gaixtoa hil ondoan, phesquiçaric ez da guehiago batere içanen, eta eguitecotsuen iguriquimena gucia da galduren.
8 Prestua hesturatic içan da atheratua, eta gaixtaguina haren ordain içanen da sarthua.
9 Aleguiacariac elhez enganatzen ditu bere adisquideac; prestuac aldiz, libratzen ditu beren jaquitateac.
10 Hiria bozcariotan içanen da prestuen onceaz, eta laudoriozco cantuac içanen dira gaixtaguinen galceaz.
11 Prestuen benedicioneac du hiria goretsico, eta gaixtaguinen ahoac eragotzico.
12 Bihotzez lander da bere adisquidearençat erdeinu duena; aldiz, ixilic egonen da guiçon umo dena.