1 Cridança maite duenac, maite du çuhurcia; erançuquiac higüin dituena, berriz, çoro bat da.
2 Ona denac, gracia ardietsico du Jauna ganic; bere buruari fida dena, berriz, gaixtoqui dabila.
3 Guiçona ez da tzarqueriatic hazcartuco, eta prestuen erroa ez da higuituco.
4 Emazte bicitorea bere senharrarençat koro bat da; eta ahalcatzeco gauçac eguiten dituena, senharraren heçurren ustelgarri da.
5 Prestuen gogoetac çucentasunez betheac dira; eta gaixtaguinen asmuac, cimarkuz.
6 Gaixtaguinen hitzac odolari celata eguiten dabilça; prestuac beren ahoaz libratuco dira.