12 Gaixtaguinaren lehia da gaixtoenen hazcargailua; bainan prestuen erroa gorituz goanen da.
13 Bere ezpainetaco bekatuen gatic xahupena hurbilcen çaio guiçon gaixtoari; prestua ordean atheratuco da hesturatic.
14 Norc-berac bere ahoco fruituetaric bilduco du bere ona, eta bere escuetaco eguincen arabera emana içanen çaio.
15 Çoroari bere bidea çucena çaio bere beguietan; aldiz, çuhurra denac ençuten ditu berceen erranac.
16 Erguelac berehala aguercen du bere samurra; berriz, içan hidoia norc-ere gordetzen baitu, hura xothila da.
17 Daquienaren errailea, lekuco çucena da; aldiz, gueçurrez minço dena, lekuco maulatia da.
18 Bada aguincen duenic eta concienciaren ezpataz beçala sistatua denic; bainan çuhurraren mihia haren osagarria da.