19 Eguiaz minço den ahoa, bethi gogor egonen da; aldiz, harramascan minço den lekucoac aphaincen du mihi gueçurtia.
20 Cimarkua da gaizqui asmaquetan hari direnen bihotzean; bozcarioa jarraiquitzen çaiote, ordean, baquezco asmuen eguiten hari direnei.
21 Cer-nahi guertha daquioqueen, prestua ez da ilhunduran jarrico; aldiz, gaitzac betheco ditu gaixtaguinac.
22 Ezpain gueçurtiac hatsgarri çaizco Jaunari; cintasunean dabilçanac, berriz, haren gogoco dira.
23 Guiçon xothilac gordetzen du bere jaquintasuna; eta çoroaren bihotza bere erhoqueriaren aguercera hari da.
24 Hazcarren escua nausi içanen da; aldiz, naguia dena, cerga pagatzen harico da.
25 Bihotzeco ithundurac beheratuco du guiçona, bainan solas on batec goiheretuco du.