2 Ona denac, gracia ardietsico du Jauna ganic; bere buruari fida dena, berriz, gaixtoqui dabila.
3 Guiçona ez da tzarqueriatic hazcartuco, eta prestuen erroa ez da higuituco.
4 Emazte bicitorea bere senharrarençat koro bat da; eta ahalcatzeco gauçac eguiten dituena, senharraren heçurren ustelgarri da.
5 Prestuen gogoetac çucentasunez betheac dira; eta gaixtaguinen asmuac, cimarkuz.
6 Gaixtaguinen hitzac odolari celata eguiten dabilça; prestuac beren ahoaz libratuco dira.
7 Jo çatzu gaixtaguinac, eta sunsituco dira; ordean prestuen etcheac iraunen du.
8 Bere arguitasunetic eçagutuco da guiçona; bainan erguel eta çoro dena erdeinuari bidean jarcen çaio.