21 Cer-nahi guertha daquioqueen, prestua ez da ilhunduran jarrico; aldiz, gaitzac betheco ditu gaixtaguinac.
22 Ezpain gueçurtiac hatsgarri çaizco Jaunari; cintasunean dabilçanac, berriz, haren gogoco dira.
23 Guiçon xothilac gordetzen du bere jaquintasuna; eta çoroaren bihotza bere erhoqueriaren aguercera hari da.
24 Hazcarren escua nausi içanen da; aldiz, naguia dena, cerga pagatzen harico da.
25 Bihotzeco ithundurac beheratuco du guiçona, bainan solas on batec goiheretuco du.
26 Bere adisquidearen cariaz, bidegabe batez axola ez daducana, guiçon prestua da; beren bideac, ordean, enganatuco ditu gaixtaguinac.
27 Maulatiac ez du irabaciric atzemanen, eta prestuaren ontasunac içanen du urhearen balioa.