5 Prestuen gogoetac çucentasunez betheac dira; eta gaixtaguinen asmuac, cimarkuz.
6 Gaixtaguinen hitzac odolari celata eguiten dabilça; prestuac beren ahoaz libratuco dira.
7 Jo çatzu gaixtaguinac, eta sunsituco dira; ordean prestuen etcheac iraunen du.
8 Bere arguitasunetic eçagutuco da guiçona; bainan erguel eta çoro dena erdeinuari bidean jarcen çaio.
9 Berez bere doitzen den gaixoac, guehiago balio du, ecenetz harro eta oguiz escas denac.
10 Prestuac bere abereen biciaz ardura badu; aldiz, gaixtaguinen barneac gogorrac dira.
11 Bere lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferquerian laket dena guciz da çoroa. Arnozco bestetan goçoqui egoten denac, ahalcagarriqueriac utzico ditu bere hazcargailuetan.