1 Seme çuhurrac aditzen du aitaren irakaspena; bainan irri-eguile denac ez du ençuten cridançatua denean.
2 Guiçon prestua ontasunez betheco da bere ahoco fruitutic; ordean legue-hausleen arima tzarra da.
3 Bere ahoa çaincen duenac çaincen du bere arima; aldiz, bahascaqui minçatzen denac jasanen ditu gaitzen uquiac.
4 Naguiac du nahi eta ez nahi; languile direnac, berriz, gorituco dira.
5 Prestuac hastiatuco du gueçurrezco solasa; gaixtaguinac aldiz, ahalcatzen du eta ahalcatua içanen da.
6 Prestutasunac çaincen du hobengabearen bidea; tzarqueriac ordean, eragozten du bekatorea.