14 Çuhurraren leguea da bicitzeco ithurria, heriotzeco çorigaitzetic bazterceco.
15 Irakasmen onac dakar gracia; trufatzaileen bidean da çurrumbiloa.
16 Xothilac umotasunequin eguiten ditu guciac; erguelac berriz, aguercen du bere çoroqueria.
17 Gaixtaguinaren mandataria çorigaitzera erorico da; aldiz, mandatari cinac osagarria dakar.
18 Irakasmena bazterrerat uzten duenarençat erromestasuna eta laidoa; aldiz, cridançatzaileari ethordun denarençat ospea.
19 Nahicaria bethetzen bada, arimac goço harcen du: çoroec higüin dituzte gaizquiari ihes eguiten diotenac.
20 Çuhurrequin dabilana, çuhur içanen da; çoroen adisquidea, hequien idurico eguinen da.