20 Çuhurrequin dabilana, çuhur içanen da; çoroen adisquidea, hequien idurico eguinen da.
21 Gaitza bekatoreen ondotic dabila; eta onac prestuei emanac içanen çaroezte.
22 Guiçon onac ondoretzat semeac eta ilobasoac uzten ditu; eta gaixtoaren ontasunac prestuarençat beguiratuac dira.
23 Arbasoen ganicaco lurrean ontasun handia alchatzen da; eta berceetan bilcen da adimenduric gabe.
24 Cigorra guphidesten duenac higüin du bere semea; aldiz, bere haurra maite duenac, artharequin cridançatzen du.
25 Prestuac jaten du eta bethetzen bere barnea; berriz, gaixtaguinen sabela ecin-asezcoa da.