5 Prestuac hastiatuco du gueçurrezco solasa; gaixtaguinac aldiz, ahalcatzen du eta ahalcatua içanen da.
6 Prestutasunac çaincen du hobengabearen bidea; tzarqueriac ordean, eragozten du bekatorea.
7 Hulacoac iduri du aberats, ceinac deusic ez baitu; eta halacoac iduri du behar, ceina aberastasunen erdian baita.
8 Aberatsac bere aberastasunez berrerosten du bicia; bainan beharrac ecin jasan deçaque larderia.
9 Prestuen arguiac bozten du; aldiz, gaixtaguinen criselua hilen da.
10 Hampurutsuen artean badira bethi kimerac; aldiz, gauça guciac umotasunequin eguiten dituztenei hotsematen diote çuhurciac.
11 Ontasun herresaca metatua gutituco da; bainan aphurca escuz bildua berhatuco da.