9 Prestuen arguiac bozten du; aldiz, gaixtaguinen criselua hilen da.
10 Hampurutsuen artean badira bethi kimerac; aldiz, gauça guciac umotasunequin eguiten dituztenei hotsematen diote çuhurciac.
11 Ontasun herresaca metatua gutituco da; bainan aphurca escuz bildua berhatuco da.
12 Guerorat dagoen phesquiçac ilhuncen du arima; nahicari bethetzen dena, bicitzeco çuhaitza da.
13 Gauça cerbaitençat erdeinu atheratzen duenac, bere burua lotzen du guerocotzat; bainan manamenduaren beldur dena, baquean egonen da. Arima amarrutsuac bekatutan inguruca dabilça; aldiz, prestuac dira urricalcor eta urricalcen.
14 Çuhurraren leguea da bicitzeco ithurria, heriotzeco çorigaitzetic bazterceco.
15 Irakasmen onac dakar gracia; trufatzaileen bidean da çurrumbiloa.