12 Bada bidea guiçonari çucena iduritzen çaioena; haren buruac ordean, heriotzera darama.
13 Irria atsecabez nahastecatzen da, eta deithoreac harcen du bozcarioaren azquen burua.
14 Çoroa bere bideez aseco da, eta hura baino hobequi guiçon ona.
15 Gaiçoac sinhesten du edocein solas; xothilac beguiratzen diete bere urhats guciei. Deus onic ez da içanen haur amarrutsuarençat; bainan cerbitzari çuhurrari ongui atheraco çaizco eguiten dituen guciac, eta çucen goanen da bere bidean.
16 Çuhurra beldur da, eta aldaratzen da gaizquitic; çoroa aitzina dihoa eta gogoa sendoric.
17 Pairugabeac eguinen du çoroqueria; eta guiçon amarrutsua hastiagarri da.
18 Adimendu ttipicoac çoroqueriaren jabe dira; eta xothilac jaquitatearen beguira egonen dira.