17 Pairugabeac eguinen du çoroqueria; eta guiçon amarrutsua hastiagarri da.
18 Adimendu ttipicoac çoroqueriaren jabe dira; eta xothilac jaquitatearen beguira egonen dira.
19 Gaixtaguinac onen aitzinean, eta tzarrac prestuen atheetan lurrean egonen dira.
20 Erromesa bere ahaideari berari higüin içanen çaio; aberatsac, berriz, içanen du adisquide asco.
21 Gure laguna arbuiatzen duenac, bekatu eguiten du, bainan beharraz urricalcen dena, dohatsu içanen da. Jaunaren baithan sinheste duenac maite du urricalmendua.
22 Makur dabilça gaizquiaren eguileac; urricalmenduac eta cintasunac ontasunei bidea idequitzen diote.
23 Lan hainitz den toquian içanen da nasaicia; aldiz, elhe hainitz den toquian, ardura escasia.