24 Aberastasunac çuhurrençat koro; çoroen ergueltasuna, umogabaqueria.
25 Lekuco cinac arimac libratzen ditu, eta alde orotara minço denac gueçurrac barraiatzen.
26 Jaunaren beldurrean datza gogoaren sendotasuna, eta beldur hura duenaren haurrec phesquiça içanen dute.
27 Jaunaren beldurra bicitzeco ithurria, guiçonei bazter eraguiteco heriotzeco galpenetic.
28 Populuaren handian erreguerençat ospe, eta gutian buruçaguinarençat laido.
29 Pairuduna umotasun handiaren arabera ibilcen da; aldiz, pairugabeac, aguercen du bere çoroqueria.
30 Bihotzaren sasualtasuna da haraguiaren bicigarri; bekaizgoa, heçurren ustelgarri.