4 Idiric ez den toquian, bihiteguia hutsa da; bainan uzta hainitz den lekuan, han agueri da idiaren indarra.
5 Lekuco cinac ez dio gueçurric; gueçur barraiatzen hari da lekuco maulatia.
6 Trufariac bilhatzen du çuhurcia eta ez du aurkitzen; umoac errexqui arguitzen dira.
7 Par eguioçu guiçon çoroari, eta ikusico duçu ez daquiela umotasuneco solasic.
8 Xothilaren çuhurcia da bere bidearen eçagutzea; eta çoroen umogabequeria nihon ez da baratzen.
9 Bekatuaz trufatzen da çoroa; eta prestuen artean egonen da gracia.
10 Bihotzac daqui bere arimaco uherdura; haren bozcarioan ere ez da sarthuco arrotza.