8 Xothilaren çuhurcia da bere bidearen eçagutzea; eta çoroen umogabequeria nihon ez da baratzen.
9 Bekatuaz trufatzen da çoroa; eta prestuen artean egonen da gracia.
10 Bihotzac daqui bere arimaco uherdura; haren bozcarioan ere ez da sarthuco arrotza.
11 Xahutuac içanen dira gaixtaguinen etcheac; aldiz, prestuen olhac gorituco dira.
12 Bada bidea guiçonari çucena iduritzen çaioena; haren buruac ordean, heriotzera darama.
13 Irria atsecabez nahastecatzen da, eta deithoreac harcen du bozcarioaren azquen burua.
14 Çoroa bere bideez aseco da, eta hura baino hobequi guiçon ona.